XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Entzun dezagun zer diozun.
Eta honek zuzen erantzun zion.
- Nire durbantearen izenean esaidazu nork argitu dizun!- galdetu zion kadiak.
- Nire alabak, jauna.
Eta kadiak, han bildutakoengana itzuliz, esan zuen: - Zuek zarete lekuko nik neskatxa hori erosten dudala.
Salmenta, saldutako gauza, eroslea, jabea... esan edo ezkontza, emaztea, senarra... esan, gauza bera da Kabilian.
- Jauna - erantzun zuen aitak -, ni xaboi-saltzaile arrunt bat besterik ez naiz eta zu gure kadia. Nola erosiko duzu nire alaba?.
Handik egun gutxitara, kadiak erregalia bidali zion bere emaztegaiari: irinez zamaturiko gamelu bat, urrez zamaturiko beste bat, eta gantzez
Kadiaren mandatariek neskatxa bakar bakarrik aurkitu zuten bere etxean; deskargatu zituzten gameluak, eta neskatxak janaria eskaini zien.
- Zergatik igo zarete gamelu gainera bidean?- galdetu zien.
Elkarri begiratu eta isilik geratu ziren.
- Non da zure anaia?- galdetu zioten berek.
- Jolasera eta jo dezaten joan da.
- Non da zure ama? - Inoiz ikusi ez duena ikustera joan da.
- Non da zure aita? - Urari ura botatzera joan da.